XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ni etsi gaizto eginda bizi nintzen ontzian.
Automata batek bezala betetzen nituen nere eginbeharrak.
Ene gogoetak Luzaro-n zeuden.
Nere kamarotean sartu ohi nintzen eta haren erretratoa ez nuen begietatik apartatzen.
Zeinen luzeak irudi zitzaizkidan itsasaldi egunok!
Zeinen ikaragarri tropikotako zeru urdin hau!
Bidaiatik itzulian nentorrelarik, gauetan Hego-Gurutzea bistaz galtzen nuenean eta Ipar-izarra eta bi Hartz-emeak
Europa-ra alderatzean, lurrin ontzien txistu jotzeak entzutean uluka luzeak bailiren, ezin esan halako alaitasun bat somatzen nizun.
Aukera sortzen zenean, Bordele-ra iristean lurrin-ontzi bat hartzen nuen, Luzaro-n egun bakar bat egingo banizun ere.
Bestela, ontzian gelditzen nintzen, Mary-ri iskribatzen.
Orduraino kezkatan euki ninduen Joane Agirre ene osabaren izen korapiloak Bordele-n topatu zizun argi.
Bazen han marinel zahar bat itsasora irtetzeari utzi ziona eta nautika gaietako dendatxo bat zuena.
Horra bada, nondik eta nola, gizon hau neure osaba Joane-ren itsaslagun izan zen, eta jakingarri berriak eman zizkidan Mary-ren aitaz.
Egun batean, itsasoratzeko prestaerak egiten ari nintzela,